Moveran (Zaragoza), Udalaren hirigintza arloak 2.400 metro karratuko udal jabetzako orube bat egokitu zuen Juan Pablo Bonet Ikastetxe Publikoko gurasoek aparkaleku gisa erabiltzeko. Jardunbide txarraren adibide argia da hori, eta “Eskola-ingurune seguru eta osasungarriak” ekimenaren helburuen aurka doa. Udaleko hainbat arloren (osasuna, hezkuntza, hirigintza, mugikortasuna, etab.) arteko elkarlan falta ere erakusten du.